XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru liburu ere plazaratu ditu.

Lehena, Lengua y Pueblo, ahalik eta irakurlego zabalenari dago zuzendua.

Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian argitara emandako lanen bilduma dugu.

Ondorengo biak beste maila batean eginak eta beste maila bateko irakurlegoari zuzenduak daude: El espacio bilingûe da bata eta argitaratu dituenen artean osoena eta landuena den Un futuro para nuestro pasado bigarrena.

7. Koldo Mitxelenaren eragina.

1960-90 bitarteko Euskalaritzaz dihardugula, behin eta berriro azaldu zaigu K. Mitxelenaren izena.

Azaldu ere, gainera, ia sail guztietan azaldu zaigu eta betiere oinarri-oinarrizko ziren lanekin: Landuchioren hiztegiari jarritako Hitzaurrea, , zenbait hitzaldi orotariko euskal hiztegia dira aipatu direnetariko zenbait.

Bazen azpimarratzea merezi zukeen besterik ere, Apellidos vascos edo Historia de la Literatura Vasca liburu ezagunak esate baterako.

Izan ere, 1950 ingurutik bere lehen lanak plazaratu ziren une beretik hil arte (1987) Euskalaritzaren zutabe eta ardatz izan zen Mitxelena.

Jakituria zabal eta sakoneko gizona, langile porrokatua eta euskaltzale zintzoa ere bazenez, euskarari buruzko makina bat lan bikain utzi zigun.

Beraren izkribuak izan genituen, hain zuzen, Euskal Filologiako Fakultaterik ez zen garaietako erreferentzigune nagusi.

Mitxelenaren ekarpena ez da ordea ez eta hurrik eman ere! goian aipatu liburuotara mugatzen.

40 urte luzetan zehar hainbat artikulu ere idatzi zuen eta orain, Elkarte eta Erakunde ezberdinei esker, lau lan-bildumatan eskura ditzakegu.